ESKUALDE PRODUKTORE INDEPENDIENTEEK OSATURIKO ELKARTEA DA


Inguratzen gaituen guztia; erabiltzen, kontsumitzen eta ekoizten ditugun gauzak, asko esaten dute gu garena pertsona bezala.

Gaur egungo merkatuan, korporazio handiei, imitazioei eta lanesku merkeari aurre egiten dioten pertsonak miresten ditugu. Abiapuntua pertsona hauen esfortzua, talentua eta ikuspena dira.

Pertsona horiek gu inspiratzeko duten gaitasunean sinesten dugu. Beraien istoriak, proiektuak eta lorpenak gureak balitz bezala sentitzen ditugu.

Eskualde Basque Makers
Eskualde Basque Makers

- MANIFESTUA-

1 Pertsonak dira lan jardueraren muina.
Pertsonak lan indarra berreskuratzea. Humanismora itzulera bat.

2 Periferikoak gara.
Auzoak eta hiri kanpoaldeak dira gure jarduera guneak. Hiri erdialdeak korporazioen eta frankizien menpean baitaude.

3 Lurraldea aldarrikatzen dugu.
Burutzen ditugun produktuak eta ideiak, sortu izan diren lurraldean daude errotuta.

4 Produkzio masiboak eta korporazio handiak ukatzen ditugu.
Horietatik datorren ezer ez dugu atsegin.

5 Modak baztertzen ditugu.
Hauek etekinak handitzeko tresnak dira soilik. Merkatua gauza bera nahi duenean produkzio moldeak behin eta berriro eralbil daitezkelako.

Sare bat gara.
Ekintzaileak eta produktore askeak sare baten antzera egiten dugu lan. Elkarlanean eta lankidetzan oinarritutako erlazioak ditugu. Denak norabide berdinean goaz.

Mundua aukera eder bat da.
Ikasteko, exportatzeko, handitzeko.

Iraultza digitala.
Teknologia digitala eta marketing berria dira gure aliatuak.

Herejeak maite ditugu.
Zabaltzen diren ideiak, atzetik hereje ausartenak dituztenak dira.

10 Pertsonak eta natura inspiratzen gaitu.
Zurekin hazten gara.